Usamos cookies propias y de terceros para mejorar su experiencia como usuario. Al hacer clic en cualquier enlace de este sitio web usted nos está dando su consentimiento para la instalación de las mismas en su navegador.
Más información

GARAIOA

Udaletxea:

  • Bulegoaren ordutegia: Astelehenetan: 10:00 – 14:00. Ostegunetan: 09:00 – 12:00
  • Helbidea: Txikirrin kalea, z/g p.k. 31692 Garaioa (NAFARROA)
  • Telefonoa: 948 76 40 42
  • Fax: 948 76 40 42
  • E-posta:garaioa@terra.es

Alkatea:Alejandro Martín Aróstegui Inda – Arpeiku

Zinegotziak:

Jesús Alejandro Orradre Iriarte (1. Alkateordea) – Arpeiku

Juan Cecilio Maisterra Vidondo – Arpeiku

José Antonio Del Río Zazón – Arpeiku

Idazkaria:

Juan Torres Zalba

Geografia:

Garaioa Aezkoa bailarako herria da. Nafarroako Ekialdeko Pirinioan dago, Orregatik, Iratiko Oihanetik eta 2.000 metro dituzten Pirinioko lehenengo gailurretatik oso hurbil.

Zorrate ibaiaren ondoan dago, basoz inguratutako ordoki batean. Uretan behera bi kilometrora Zorrate ibaiak Irati ibaiarekin bat egiten du. Garaioako klima mendialdeko su-mediterranearra da: udak epelak dira eta neguak hotzak. Maiz elurte handiak egiten ditu, eta horregatik alderdi guztiak zuriz margoturik ikusten dira. Natura da paisaiaren protagonista, eta horren ezaugarriak koloreak, soinuak eta bertikaltasuna.

Garaiora Zaraitzun barna (Otsagabia) nahiz Auritz eta Orreagako ordokian barna joan daiteke.

Natura:

Naturaren ikuspuntutik begiratuta, Garaioa leku pribilegiatu batean dago, Irati Oihanetik (Europako pagadi handienetakoa) eta Pirinioko gailurretatik oso hurbil.

Pagoz eta haritzez osaturiko baso bat dauka, 1.300 hektarea dituena. Bertan seinaleztatuta dauden ibilbideetan bisitariak “galtzeko” eta naturaren usain eta sentsazioekin disfrutatzeko aukera dauka. Fauna aberatsa da: orainak, urtxintxak, azeriak, orkatzak, basurdeak, sai arreak, miruak, uhandre piriniarrak eta abar. Landareen artean honakoak nabarmentzen dira: hurritzak, gaztainondoak, astigarrak, izaiak eta abar.

Bisitaria harritzen da bailarako bertikaltasunarekin eta baso hostotsuak ikusten dituenean, eta, neurri berean ere, udako berde biziarekin eta udazkeneko gorri eta horixken polikromiarekin.

Historia:

Garaioako historiak duen pasarte erakargarrienetako bat da sorginkeriaren aurka Inkisizioak burutu zuen jazarpena, Zugarramurdikoa baino odoltsuagoa oraindik.

1575. urtean Garaioako sei emakume Logroñora eraman zituzten, eta han Inkisizioaren oinazeak jazarri zituzten. Lau hil ziren, haien aurka ezer frogatu ez bazen ere.

Gaur egun, Kalbarioa izeneko lekuan dagoen gurutzeak oroitarazten du sorginei antzina zieten beldurra eta izpiritu gaiztoak urrun mantentzearen baharra.

Artea:

Garaioan artea natura eta ondare arkitektonikoaren artean ematen den uztarpenaren bidez adierazten da. Bien artean, antzina-antzinatik kultura eta naturaren ikuspuntutik balore handiko paisaia osatu da.

Garaioako erdigunean honakoa ikus daiteke: San Andres Eliza, XIII. mendekoa, atari erromanikoa duena; hilerriko Erdi Aroko hilarriak; XV. mendeko gurutzea, izpiritu gaiztoak eta sorginak uxatzeko egin zena; Maizterreineko garaia eta ikuztegia, XX. mendearen erdialdean Garaioako emakumeek erabili zutena arropa garbitzeko .

Herriko plazan Udaletxea ikus daiteke. Fatxadan dago Ciriaco Morea jaunaren bustoa. Argentinan aberastu zen indiano horrek ordaindu zituen eraikina egitearen gastu guztiak.

Bukatzeko, ezin dugu ahaztu Garaioako irteeran dagoen Errota, XX. mendearen hasierakoa, gaur egun bisitatu daitekeena eta uharka eta makinaria mantentzen dituena.

Festak:

Mendialdeko herria den aldetik, Garaioak ohitura eta tradizioei eusten die. Bestaberri egunetik (ekainaren 10a) hurbilen dagoen asteburuan ospatzen ditu jaiak.

Jai txikiak azaroaren 30ean, San Andres egunean, dira.

Garaioako patroia Karmengo Amabirjina (uztailaren 16a) da.

Ohiturak:

Garaioako tradizioak mendialdeko edozein herrik dituenak bezalakoak dira. Abeltzaintza, nekazaritza, basoa eta horietatik datozen produktuen eraldaketarekin loturik daude: zurezko mahai-tresnak, txorizoak, urdaiazpikoak, gaztak eta abar.

Gastronomia:

Mendialdeko herriek berezkoak dituztenak.